XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Matxista deritxon kultura horrek, ez dauko zer ikusirik Luisen portaeraz.

Ume gitxik izan dabe Teresaren aitaren antzeko aita bat izateko zoriona!

Amagandik, ostera, buru argia eta bizitzari aurre emoteko adorea ta kemena hartuko ditu.

Makina bat oztopo aurkituko ditu Teresak bere bizitza laburrean.

Ta momentu guztietan agertuko dau paregabeko barne-indarra eragozpenak gainditzeko.

Baita idazteko daukon erreztasuna be amagandik hartuko dau.

Zelia eta Teresaren estiloa antzekoa da.

Bion kartak konparatzea baino ez daukagu.

Hori bai, gurasoengandik barru-barruko sinismen sendoa eta pertsonala hartuko dau.

Teresarentzat ez da izango hain zaila, Jaungoikoa errukia ta maitasuna besterik ez dala sentitzea.

Bere gurasoengan horixe besterik ez dau ikusi.

Eurengandik somatuko ditu Jaungoikoaren samurtasuna eta bihozberatasuna.

Esperientzia sakon honeri esker, aurre emongo dautso Teresak jansenismoz kutsaturiko espiritualitate latzari.

Nahizta krisi gogorrak jasan, azkenean gurasoengandik artutako Jaungoikoak markauko dau Teresaren bizitza.

Edonon, bere idatzietan agertzen da gurasoen eragina Jaungoikoa nolakoa dan somatzean.

Bere gurasoengandik hartutako esperientziaz baliatuko da Jaungoikoaren errukia eta maitasuna ezagutzeko.

Teresaren bataioko jantzia eta bateatu izan zen bataiarria.

Ze ederto erretratatzen dituan Teresak bere gurasoak parabola bi honeetan.

Bellíere abadegai gaztea bildurrez jota bizi da Jaungoikoaren aurrean.

Ta Teresak ezin dau hori inondik inora onartu.

Beste esperientzia bat dau berak-eta.

Ta karta zoragarri baten, beste gauza eder askoren artean dinotso: Konparazio erraz baten bidez, ulertarazi nahi nizuke Jesusek beregan uste osoa duten arimak maite dituela, baita inperfektuak badira ere.

Egin dezagun aita batek bi seme esantxarreko eta bihurri dituela, eta hauek zigortzerakoan, seme bat dardarka hasi eta beregandik urruntzen ikusten duela, bihotzaren sakonean benetan zigortua izatea merezi duela agertaraziz; haren anaia, ordea, aitaren besoartera hurbildu eta honi atsekabe emateaz damutzen dela diotso, maite duela eta hori horrela dela agertzeko, aurrerantzean ona izango dela.

Seme honek aitari musu bat emanez zigortzeko eskatzen badio, ez dut uste zorioneko aita horren bihotza haren seme-konfiantzaren aurrean bigunduko ez denik, haren zintzotasun eta maitasuna ezagutzen baititu.

Ez du ahaztuko, hala ere, bere semeak behin eta berriro huts berberak egingo dituenik, baina beti barkatzeko prest egongo da, semeak bihotza irabazten baldin badio...

Lehenengo semeaz ez diotsut ezer, ene neba maitea, ulertuko duzu aitak bigarrena bezain maite izango duela eta erruki berberaz tratatuko duela (TG 258).

Ia-ia konparazino berbera dakar bere ahizta Leoni errukarriari zuzendutako karta baten be.

Kasu honetan aita izan beharrean ama dator.

Eta seme bi barik, seme bat erreakzio desbardinaz amaren aurrean.

Hau da, konfiantzaz edo mesfidantzaz. (ik. TG 191).